Emigrazio europarra

Europar jatorriko populazioaren ehunekoak mundu mailan.

Emigrazio europarra Europatik beste kontinente batzuetara egindako emigrazio-olde desberdinen multzoa da, nagusiki[1]. Fenomeno bereziki bizia izan zen garai kolonialean, Europako gerrate eta diktaduren garaian, herrialde batzuen hazkunde demografikoengatik eta garai batzuetako krisi ekonomiko, gosete, errepresio politiko eta bestelako arrazoiengatik.

Garai zaharragoetan zenbat europarrek utzi zuten kontinentea esaterik ez dago; baina 1815 eta 1932 artean, 60 milioi pertsonak utzi zuten Europa, batez ere Ameriketara joateko, bereziki Ameriketako Estatu Batuetara, Kanadara, Brasilera, Argentinara, Uruguaira, Australiara, Zeelanda Berrira eta Siberiara; populazio horiek ere azkar ugaldu ziren beren bezileku berrian, Afrika, Asia eta Ozeaniako populazioak baino askoz gehiago. Ondorioz, Lehen Mundu Gerraren bezperan, munduko biztanleria osoaren %38 europar jatorrikoa zen. Gorago esandako bitarte horretan, Ameriketara egindako immigrazio boladan, Estatu Batuak (32.5 milioi), Argentina (6.5 milioi), Kanada (5 milioi), Brasil (4.3 milioi), Kuba (1.3 milioi) eta Uruguai (713 000) izan ziren europar migratzaile gehien jaso zituzten herrialdeak.[2]

Dena den, esan daiteke garai berriagoetan beste emigrazio europar bat ere egon dela, Europako herrialde batetik bestera, hasieran garapen ekonomiko gutxieneko herrialdeetatik herrialde ekonomikoki garatuenetara batez ere, eta, geroago, Europar Batasuneko barne-mugikortasunaren testuinguruan.

  1. "To Make America": European Emigration in the Early Modern Period. Editoreak: Ida Altman eta James P. P. Horn
  2. Baily, Samuel L.; Míguez, Eduardo José. (2003). Mass Migration to Modern Latin America. Wilmington, Delaware: Rowman & Littlefield ISBN 978-0-8420-2831-8. (Noiz kontsultatua: 2017ko otsailak 27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search